top of page

MOONBUL

Ilargirainoko bultzada🌙

Hasiera: Texto
Fitness Tools
Hasiera: Imagen

AURKEZPENA

Lesioen prebentzioa dugu ardatz

Jarduera fisikoa egitearen garrantziaren inguruan geroz eta adierazpen gehiago heltzen zaizkigu, ez ordea hau modu osasuntsuan egitearen aldeko irizpideak; ariketa fisikoa maiz egitearen garrantzia gutxiesten ez badugu ere, ezinbestekoa deritzogu lesioen prebentzioari dagokion lekua ematea, ezjakintasuna eta jarduera fisiko osasuntsua ez baitatoz bat.  
Lesioen prebentzioa oinarri hartuta, lesioen intzidentzia jaitsi eta hastapenean ematen diren lesio ohikoenak ekiditeko asmoz, jarduera fisikoa egitearen aldeko hautua egiten duzuenontzat ariketa sorta bat proposatzen dizkizuegu.

Activa en parque
Hasiera: Acerca de

INAKTIBITATE ETA SEDENTARISMOTIK, BIZITZA AKTIBORA

Egun, sedentarismo kasuak antzemateko badira zenbait erreminta; hautemate tresna horien artean, kostu eta azkartasuna aintzat hartuta aplikagarrienak, galdetegi baliozkotuak eta podometroak dira. 


Jarduera fisiko galdetegi baliozkotu ezagunena eta zabalduena, IPAQ (International Physical Activity Questionnaire) galdetegia da; bertsio motz zein luzeak eskaintzen ditu, eta emaitzen arabera, gizabanakoak ondoko taldeetan banatzen ditu: jarduera maila baxua, maila moderatua eta jarduera maila altua.

​

Bestalde, podometroa erreminta sinple, merke eta baliozkoa da batik bat oinezko jarduerak egiten dituzten pertsonak sedentarioak edota aktiboak diren jakiteko.


Bi erreminta hauen bitartez, nork bere errealitatea ezagutu dezake, bizitza aktiborako hautua egiteko bultzada gisa balio dezakeelarik.

​

-Moonbul, ilargirainoko bultzada-

​

CrossFit
Hasiera: Bienvenido

"Ongi mugitu, gero maiz mugitzeko"

Gray Cook

Hasiera: Cita
  • Instagram

©2021 por Moonbul. Creada con Wix.com

bottom of page